Gaur, arratsaldeko 16.30etatik aurrera Arraguako Aldeguna elkartean, Zirko tailerra (diaboloak, plater txinoak, kariokak, trainerak,…) eta gehiago Kale ekintzetan.
Ondo pasatzeko prest?
Kaixo guztioi!
Asteburu berri honetan, alebin mailako neska mutilak izango dira bakarko kirolean arituko direnak,atletismoan hain zuzen ere. Benjamin mailakoak berriz, igeriketa jardunaldia atzean utzita, beren ligatako partidutara itzuliko dira. Hauek dira partiduak eta atletismo jardunaldiaren orduak eta lekuak:
- BENJAMIN MUTILAK 1 TALDEAK SASKIBALOIA ERRENTERIAKO GAMON IKASTETXEAN
*Elizalde A - Telleri B 9:00 tan
- BENJAMIN MUTILAK 2 TALDEAK ESKUBALOIA LEZOKO BEKOERROTA POLIKIROLDEGIAN
*Elizalde B - Koldo Mitxelena B 10:30 tan
*Haurtzaro A - Lizeoa D 11:15 etan
*Haurtzaro B - Lizeoa C 12:00 tan
- BENJAMIN MUTILAK 3 TALDEAK FUTBOLA ERRENTERIAKO FANDERIA FUTBOL ZELAIAN ( BERAUNEN ATLETISMOA BAITAGO)
*Elizalde D - Gamon D 9:00 tan
*Haurtzaro C - Koldo Mitxelena D 9:00 tan
*Gurutzeko Alabak - Elizalde C 10:00 etan
- BENJAMIN NESKAK 1 TALDEAK SASKIBALOIA LEZOKO BEKOERROTA POLIKIROLDEGIAN
*Orereta A - Elizalde 9:00 tan
*Haurtzaro - Orereta B 11:00 etan
- ALEBIN GUZTIEK ATLETISMOA BERAUNGO MIKEL ODRIOZOLA ESTADIUMEAN
*Gamon, Elizalde, Telleri eta Gurutzeko Alabak 10:00 etan
*Beraun Berri, Lezo H.E., Lizeoa eta Haurtzaro 11:00 etan
Oiartzungo Emakumeen Bilguneak hainbat ekimen antolatu ditu, biharko Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren arira.
Azaroaren 24tik 29ra: emakumeen kontrako indarkeriaren urtekariaren erakusketa dago herriko hainbat txokotan.
Azaroak 25: Erasoei ofentsiba, ekin autodefentsari! elkarretaratzea egingo dute plazan, 20:00etan.
Azaroak 25 eta 26: Autodefentsa tailerra izango da Altzibarko eskola zaharrean, 18:00etan.
Pasa Abaraxka udal ludotekatik (kontzejupe plaza z/g- udaletxe atzeko plaza) eta galdetu nitaz.
Lagun berriak egiteko irrikaz nago!!!
Larunbatean Aldeguna elkartean, 16.30etan Kale ekintzak. Oraingoan, malabarrak (bolak, kariokak, aroak,…) egiten ikasteko aukera eta globoflexia eta magia lantzen ere aritu zaitezke.
Animatu!!!
Kaixo denoi:
Asteburu honetako programazioa ikusiko degu jarraian.
Benjaminek ,urtean zehar egin beharreko bakarkako kiroletako bat egingo dute asteburu honetan, igeriketa hain zuzen ere. Alebin mailako neska mutilek berriz, taldekako kirolekin jarraituko dute beren ligako beste jardunaldi bat jolastuz.Hauxe da programazioa:
- BENJAMIN GUZTIEK IGERIKETA LEZOKO ALTZATE IGERILEKUAN
*ELIZALDE, HAURTZARO , Karmengo Ama eta Gurutzeko Alabak 10:30 tan
Beti bezala, puntualitateak berebiziko garrantzia du, aldageletan, bainujantzia,txanoa, betaurrekoak eta txankletak jartzeko behar adina denbora izateko.
- ALEBIN MUTILAK 1 TALDEAK SASKIBALOIA LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIAN (ELORSORO OKUPATUA DAGO)
*Gamon A - Elizalde A 11:15 etan
- ALEBIN MUTILAK 2 TALDEAK ESKUBALOIA ERRENTERIAKO GALTZARABORDA POLIKIROLDEGIAN
*Haurtzaro C - Orereta E 9:30 etan
*Telleri D - Haurtzaro A 9:30 etan
*Orereta F - Haurtzaro B 10:30 etan
- ALEBIN MUTILAK 3 TALDEAK FUTBOLA ERRENTERIAKO FANDERIA FUTBOL ZELAIAN
*Elizalde B - Beraun Berri 9:00 tan
- ALEBIN NESKAK 3 TALDEAK FUTBOLA OIARTZUNGO UGALDETXO FUTBOL ZELAIAN
*Lizeoa C - Elizalde B 9:00 tan
*Haurtzaro B - Langaitz B 9:00 tan
*Elizalde A - Haurtzaro A 10:00 etan
Oiartzungo Eskalada txapelketa herrikoia!
Tokia: Elorsoro kiroldegia
Eguna: Azaroak 21, larunbata
Ordua: Goizeko 9.00tan
Izen ematea:
- Telefonoz: 943 49 25 52
- Egunean bertan: 9.00etatik 10.00etara
Paleta ikastaroa Oiartzunen!
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroa jarriko du martxan aurten lehen aldiz Oiartzunen. 2004tik Gipuzkoako hainbat herritan (Ibarra, Tolosa, Azkoitia, Azpeitia, Donostia, Hernani, Zarautz eta Getaria) abian den Emakumea Pilotari proiektuaren baitan kokatzen da jarduera hau.
Ikastaroaren inguruan jakin beharrekoak:
Ikastaroaren ordutegia: Astelehenak, 20.00-21.30
Ikastaroaren hasiera: Azaroak 30
Ikastaroaren amaiera: ekainaren amaieran
Materiala: irakasleak eramango du
Pilotalekua: Haurtzaro ikastolakoa
Ikastaroaren Kuota: 105/ikastaro osoa + asegurua
Izen ematea: Azaroaren 16tik 28ra. Elorsoro kiroldegian edo Gazte Informazio Bulegoan.
Informazio gehiagorako: 665988588
Hortaz, emakumea izan eta pilota atsegin baduzu, paletan aritzeko aukera ezinhobea daukazue!
Hiru gazte Oiartzur, Irati Odriozola, Ane Badiola eta Eider Zabaleta, bihar azaroak 15 igandea arratsaldeko 18.00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean arituko dira Gipuzkoako Kantu Txapelketako Finalean.
Txapelketa honetan 16 urtetik gorako bakarlari, bikote edota taldeek parte hartu dute. Finalera puntuazio handien lortu dituzten 15 kanten artean honako hauek abestuko dituzte oiartzuarrek :
- Irati Odriozola: “Zu Ez Zaudenean”
- Eider Zabaleta: “Besarkatu Zintudanean”
- Irati Odriozola Eta Ane Badiola: “Irudi Biluztuak”
Animo neskak!
Azaroaren 14 eta 15ean Ttur Ttur euskaltzaleon bilguneak udazken jaia ospatuko dut egoitza berriaren inagurazioarekin batera!
Azaroak 14, larunbata:
-11:00etan. Fermiñeneko egoitzaren inaugurazioa.
-12:00etan. III. Entsalada txapelketa, Doneztebe plazan.
-13:30ean. Kantu bazkaria, Girizia Elkartean.
Azaroak 15, igandea:
-18:00etan. Euskarazetamol antzezlana, udaletxean.
Kaixo denei!
Eskola Pilota egitasmoa martxan jarri genuela badira sei aste. Bere akats eta bertuteeekin aurrera dijoan egitasmoa dugu aurtengoa. Asteburu honetan herriko hiru frontoitan, benjamin mailako jardunaldia egokitzen zaie haurrei eta ondoren azalduko dudana izango da programatuta daukaguna:
- Azken hiru astetan Errebotean aritu den taldea:
* 16:00tan Haurtzaroko frontoian.
- Azken hiru astetan Esku Pilotan aritu den taldea:
*16:00tan Elizaldeko Frontoian.
- Azken hiru astetan Palan aritu den taldea:
*16:00tan Kontzejupean.
Kaixo guztioi:
Lehenik eta behin zorionak neska mutiko, beraien entrenatzaile eta partidutara gerturatutako guraso guztioi aurreko asteburuko eguraldi kaxkarrari bikain erantzuteagatik!
Asteburu honetarako, derbi pila ditugu herrian, bai ikastetxe bereko taldeen artean baita herriko bi ikastetxeen arteko derbiak ere. Denoi animo ta gozatzera!
- BENJAMIN MUTILAK 1 TALDEAK FUTBOLA BERAUNGO MIKEL ODRIOZOLA ESTADIUMEAN
*Telleri A - Elizalde A 9:00 tan
- BENJAMIN MUTILAK 2 TALDEAK SASKIBALOIA ERRENTERIAKO GAMON IKASTETXEAN
*Telleri C - Elizalde B 12:00 tan
*Haurtzaro A - Haurtzaro B 12:45 tan
- BENJAMIN MUTILAK 3 TALDEAK ESKUBALOIA LEZOKO BEKOERROTA POLIKIROLDEGIAN
*Langaitz B - Elizalde D 9:00tan
*Elizalde C - Gamon C 9:45tan
*Koldo Mitxelena C - Haurtzaro C 12:00tan
- BENJAMIN NESKAK 1 TALDEAK FUTBOLA BERAUNGO MIKEL ODRIOZOLA ESTADIUMEAN
*Elizalde - Haurtzaro 10:00tan
- ALEBIN MUTILAK 1 TALDEAK FUTBOLA ERRENTERIAKO FANDERIA FUTBOL ZELAIAN
*Elizalde A Atsedena
- ALEBIN MUTILAK 2 TALDEAK SASKIBALOIA OIARTZUNGO ELORSORO POLIKIROLDEGIAN
*Haurtzaro A - Orereta F 9:15 tan
*Haurtzaro B - Orereta D 10:15tan
*Haurtzaro C - Gurutzeko alabak A 10:15tan
- ALEBIN MUTILAK 3 TALDEAK ESKUBALOIA ERRENTERIAKO GALTZARABORDA POLIKIROLDEGIAN
*Gurutzeko alabak B - Elizalde B 10:30tan
- ALEBIN NESKAK3 TALDEAK ESKUBALOIA ERRENTERIAKO GALTZARABORDA POLIKIROLDEGIAN
*Elizalde B - Elizalde A 10:30tan
*Haurtzaro A - Haurtzaro B 11:30tan
Zure lan egoerak, etxebizitzak, ingurumenak, zure herriko jaiak edota antzeko gaiek arduratzen bazaituzte, eta beste gazte batzuekin hauetaz hitz egin nahi baduzu, hemen duzu aukera.
Norentzat: 18-30 urte bitarteko gazteentzat
Noiz: Azaroaren 12an
Non: Donostiako Kursaal Elkargunean
Asteburu honetarako partidak doazkizue jarraian; badirudi asteburuan eguraldiak ez duela lagunduko, beraz neska mutilak, ondo gosaldu, arropa egokia jantzi eta eguraldi txarrari aurpegi alaiz erantzutea tokatzen zaigu. Animo!
Hauek dira partiduak:
- BENJAMIN MUTILAK 1 TALDEAK FUTBOLA BERAUNGO MIKEL ODRIOZOLA ESTADIUMEAN
* Elizalde A - Orereta B 9:00 tan
- BENJAMIN MUTILAK 2 TALDEAK SASKIBALOIA ERRENTERIAKO GAMON IKASTETXEAN
*Karmengo Ama A - Haurtzaro A 9:00 tan
*Haurtzaro B - Karmengo Ama B 9:45 tan
*Elizalde B - Orereta D 12:00tan
- BENJAMIN MUTILAK 3 TALDEAK ESKUBALOIA LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIAN
*Haurtzaro C - Beraun Berri 11:15 tan
*Elizalde D - Elizalde C 12:00tan
- BENJAMIN NESKAK 1 TALDEAK FUTBOLA BERAUNGO MIKEL ODRIOZOLA ESTADIUMEAN
*Telleri - Haurtzaro 9:00tan
*Elizalde - Lezo A 10:00tan
- ALEBIN MUTILAK 1 TALDEAK FUTBOLA ERRENTERIAKO FANDERIA FUTBOL ZELAIAN
*Lizeoa A - Elizalde A 9:00tan
- ALEBIN MUTILAK 2 TALDEAK SASKIBALOIA OIARTZUNGO ELORSORO POLIKIROLDEGIAN
*Gurutzeko Alabak A - Haurtzaro B 9:15 tan
*Orereta D - Haurtzaro A 9:15 tan
*Koldo Mitxelena - Haurtzaro C 11:15 tan
- ALEBIN MUTILAK 3 TALDEAK ESKUBALOIA ERRENTERIAKO GALTZARABORDA POLIKIROLDEGIAN
*Elizalde B - Lezo C 10:30 tan
- ALEBIN NESKAK 3 TALDEAK ESKUBALOIA ERRENTERIAKO GALTZARABORDA POLIKIROLDEGIAN
*Elizalde B - Langaitz B 10:30 tan
*Haurtzaro A - Elizalde A 11:30 tan
*Lizeoa C - Haurtzaro B 11:30 tan

Azken mezuetara harpidetu










![Validate my RSS feed [Valid RSS]](http://www.gazteoiartzun.net/wp-content/uploads/2006/07/valid-rss.png)












Iruzkin bat idatzi »