Zer da SEXUA?
Sexu kontzeptuaz mintzatzean, emakume edo gizon izateaz mintzo gara, sexuen arteko ezberdintasun fisiko, psikologiko eta sozialetaz hain zuzen. Emakume eta gizon egitea bizitza osoko prozesu bat da; jaio aurretik hasi eta hil arte irauten duena. Prozesu honi “sexuazioa” deritzo. Maila ezberdinetan ematen da sexuazio prozesu hau; lehenengo kromosometan, gero barne genitaletan, ondoren kanpo genitaletan, hormonetan, neuronetan, hezkuntzan, nerabezaroan…. Garapen ezberdin hauei esker pertsona sexuatuz joango da; hots, emakume edo gizonezko bilakatuz. Haur bat jaiotzean, sexuatua jaiotzen da: Bere genitalez gain, neuronak ere sexuatuak izango ditu, alua izateaz gain, hormonei esker sistema nerbiosoan ere garatuko baitzaio.
Zer da SEXUALITATEA?
Jada badakigu, sexualitatea ez dela “daukagun edo “egiten dugun” zerbait. Sexualitatea sexuatuak izatearen prozesua bizi eta sentitzen dugunari deritzaio: gizon edo emakume izate prozesua bizi eta sentitzeko moduari. Emakume edo gizon izatearen bizipenak pertsonak bestekoak direnez eta pertsona bakoitzaren bizipenak beti berdinak ez direnez, sexualitatearen ordez SEXUALITATEAK daudela esan daiteke. Sexualitateen barnean, homosexual edo heterosexual gisa bizitzeko erak sartzem dira.
Gizon emakume bakarrak eta errepikaezinak gara. Garrantzitsuena , norberarentzako sexualitate egoki bat izatea eta garenaren modukoak onartuz, gustora bizitzea da.
DROGEN ETA SEXUALITATEEN inguruko aholkularitza zerbitzua
Ostiralero 17.30etatik 19.30etara Gazte Informazio Bulegoan
Kaixo denoi:
Otsaila behar bezala agurtzeko beste jardunaldi batekin dator eskola kiroleko egitasmoa. Oraingo honetan, benjamin eta alebinek jarduera ezberdinak izango dituzte. Alebinek talde kirolekin jarraituko duten bitartean, benjaminek bakarkako kirol bat probatzeko aukera izango dute, Oiartzunen aski ezaguna eta jokatua dena, baina bailara mailan hainbesteko arrakastarik ez duena; pilotaz ari gara. Gune ezberdinetan antolatuko da frontoia eta eskuz eta palaz probatzeko aukera izango dute haurrek, baita zestarekin zerikusia duen jolas bat egiteko aukera ere. Besterik gabe, gogotsu joango zaretelakoan, hauek dira jardunaldiaren nondik- norakoak:
- BENJAMIN GUZTIAK PILOTA LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIKO FRONTOIAN
*Lezo, Karmengo Ama eta Haurtzaro 9:30 tan
*Pasaia Lezo Lizeoa, Elizalde eta Gurutzeko Alabak 10:30 tan
- ALEBIN MUTILAK 1 TALDEAK SASKIBALOIA OIARTZUNGO ELORSORO KIROLDEGIAN
*Elizalde A – Orereta B 11:15 etan
- ALEBIN MUTILAK 2 TALDEAK ESKUBALOIA ERRENTERIAKO GALTZARABORDA KIROLDEGIAN
*Haurtzaro A – Gurutzeko Alabak A 9:30 tan
*Haurtzaro C - Telleri D 9:30 tan
*Lezo B - Haurtzaro B 10:30 tan
- ALEBIN MUTILAK 3 TALDEAK FUTBOLA ERRENTERIAKO FANDERIA FUTBOL ZELAIAN
*Lezo C - Elizalde B 9:00 tan
- ALEBIN NESKAK 3 TALDEAK FUTBOLA OIARTZUNGO UGALDETXO FUTBOL ZELAIAN
*Haurtzaro B - Elizalde B 9:00 tan
*Haurtzaro A - Langaitz B 9:00 tan
*Elizalde A - Lizeoa C 10:00 tan
‘Ate joka’ antzezlana ikusteko aukera datorren igandean, hilak 28, udaletxeko areto nagusian, 18:00etan.
Aretoak gaitasun mugatua du, betetzen denean ateak itxiko dira.
ATE JOKA
Jack Lemmon eta Walter Matthau protagonista dituen filmari esker da ezaguna istorioa. Bi lagunen gorabeherak azaltzen ditu, dibortziatuak biak. Elkarrekin bizitzea erabakiko dute, poker partidak lotzen ditu bi lagunak; izan ere, beren bizi moduek ez dute elkarren artean inolako tankerarik. Oscar desastre hutsa da, eta hautsaren akaroak etxeko animalia preziatutzat ditu. Felix, ordea, sekulako ordenatua eta txukuna da. Elkarbizitzan egoera mamitsuak eta ineresgarriak sortuko dira publikaren gozamenerako. Izan ere, senar-emazteen artean ohikoak diren eszenak bi dibortziatu horien arteko elkarbizitzaren parte dira; azken buruan, galdutako emaztearen irudia bilatzen baitu batak bestearengan.
Otsailean urteak betetzen dituzten Abaraxka Ludotekako bazkideen zorion ospakizunak ostiralean, Otsailak 19, egin zituzten.
Begira ze trebeak diren sukalde kontuetan!
Erne ibili Arguiñano konpetentzia fuerte dator!
Martxoan urtebetetzea duena, dagoeneko irrikitan izango da ospatzeko eguna noiz iritxiko!
Drogen eta Sexualitateen aholkularitza zerbitzutik zurekin partekatzeko interesgarriak iruditzen zaizkigun gaiak lantzen joan nahiko genuke. Hori dela eta, ostiralero 17.30-19.30 etara Gazte Informazio Bulegoan aurkituko gaituzu eta blogean ere denon interesekoak diren artikuluak jartzen joango gara.
Gauza guztiekin bezala oinarritik hastea onena denez…
Oinarrizko hainbat kontzeptu
Zer dira DROGAK?
- Substantzia naturalak edo artifizialak dira, eta gure gorputzean hainbat modutan sartuz gero, nerbio sisteman aldaketa fisikoak eta/edo psikikoak sortzen dituzte, baita errealitatea hautemateko moduan ere.
- Oso ezberdinak dira drogak kontsumitzeko moduak: edan, irentsi, esnifatu, erre, txertatu,… daitezke.
Droga KONTSUMITZAILE motak
- Noizbehinkakoa: hitzak berak esaten duen bezala, noizean behin kontsumitzen duen pertsona.
- Ohikoa: ia egunero edo egunero kontsumitzen duen pertsona.
- Neurriz gainekoa: modu desegokian kontsumitzen duen pertsona, bere osasuna kaltetuaz edo menpekotasuna eraginez.
TOLERANTZIA
- Ohiko edota neurriz gaineko kontsumitzaile batek kontsumora ohitzen deneko prozesua; une batean dosia gehitu behar du aurreko ondorio berdinak lortzeko.
MENPEKOTASUNA
- Droga kontsumo desegokia izan ostean, drogen kontsumoa ez kontrolatzea iristen den pertsonaren egoera. Kontsumitzaileari uzten zaionean urduritasuna, antsietatea edo herstura, depresioa,… sortzen dira. Hau abstinentzia sindromea izeneko fenomenoa izango litzateke.
- Psikikoa, fisikoa edota funtzionala izan daiteke droga batekiko menpekotasuna.
DROGEK ZEIN ERAGIN SORTZEN DITUZTE?
Orokorrean, drogek hiru ondorio edo efektu ezberdin sortzen dituzte gure gorputzean:
- Estimulatzaileek, hitzak esaten duen bezala, gorputza azeleratu edo bizkortzen dute.
- Deprimitzaileek gorputzaren funtzionamendua mantsotzen dute.
- Haluzinogenoek eta droga psikodelikoek kanpo mundua hautemateko moduan eragiten dute.
Baina droga guztiak ez dira kategoria zehatzetan sailkatzen. Marihuanak adibidez hainbat efektu eragiten ditu: erlaxazioa, lasaitasuna eta berriak diren zenbait motek ere haluzinazioak. Zenbait droga, MDMA (estasia) esate baterako, estimulatzaile edo bizigarri eta haluzinogeno puruen artean kokatzen dira. Ez da harritzekoa, estasi familiako droga guztiak estimulatzaileak eta psikodelikoak dira, batzuk haluzinogenoagoak dira estimulatzaileak baino, beste batzuk berriz alderantziz.
ZER GERTA LITEKE?
Ondorio estimulatzaileak dituzten droga gehienak hasiera batetan euforia eragiten dute; orokorrean hau izaten da lehen sentsazioa. Ohikoena tabakoarena izaten da, eguneko lehen zigarroa erretzen hastean zorabio antzeko bat sortzen duelarik edo alkoholaren lehen efektua, lehen zurrutada eman eta handik 20 minututara ematen dena. Hasierako efektu edo ondorio honek energiaren bat-bateko eztanda bat eragiten du: zure barnean dena bizkortzen hasten dela sentitzen duzu eta bertigoa edo zorabio sentsazioa daukazu. Estasiaren eta anfetaminen euforiak aktibitate handia eragin dezake: etengabe lanean aritzeko gaitasuna, gelditu gabe dantzan aritzeko gogoa,…. MDMA-ak (estasia droga honetatik eratortzen da) kontsumitzaileengan toki fresko batetan eserita jarri eta arnasa sakonki hartzeko gogoa sortzen du.
Droga depresoreak edo deprimitzaileak nerbio sistema zentrala mantsotzen dute; honek erlaxazioa, ongizate sentsazioa eta lotsaren galtzea eragin dezake.
Droga haluzinogenoek ondorioak sortzeko ordubete inguru behar izaten dute, mundua hautemateko modua aldatzen dutelarik. Aldaketa hauek atseginak edo desatseginak izan daitezke, kontrolatzen ez ditugun faktoreen menpe daudelarik.
(Iturria: Drogak larru gorrian. Askagintza)
Kaixo guztioi:
Ihauteriak atzean utzita, badator beste kirol jardunaldi bat. Oraingo honetan bai benjaminek eta bai alebinek, talde kirolak izango dituzte, eta astean zehar entrenamendutan landutakoa plazaratzeko aukera ezin hobea izango dugu. Besterik gabe, hauek dira asteburu honetarako programatutako partidak:
- BENJAMIN MUTILAK 1 TALDEAK SASKIBALOIA ERRENTERIAKO GAMON IKASTETXEAN
*Gamon A - Elizalde A 12:00 tan
- BENJAMIN MUTILAK 2 TALDEAK ESKUBALOIA LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIAN
*Karmengo Ama A - Elizalde B 9:00 tan
*Haurtzaro A - Orereta C 10:30 tan
*Koldo Mitxelena A - Haurtzaro B 11:15 tan
*Haurtzaro C - Koldo Mitxelena B 12:00 tan
- BENJAMIN MUTILAK 3 TALDEAK FUTBOLA ERRENTERIAKO MIKEL ODRIOZOLA ESTADIUMEAN
*Elizalde C - Beraun Berri 9;00 tan
*Gurutzeko Alabak - Elizalde D 10:00 tan
- ALEBIN MUTILAK 1 TALDEAK SASKIBALOIA OIARTZUNGO ELORSORO KIROLDEGIAN
*Elizalde A – Gamon B 11:15 tan
- ALEBIN MUTILAK 2 TALDEAK ESKUBALOIA ERRENTERIAKO GALTZARABORDA KIROLDEGIAN
*Lezo B - Haurtzaro A 9:30 tan
*Haurtzaro C - Orereta F 9:30 tan
*Telleri C - Haurtzaro B 10:30 tan
- ALEBIN MUTILAK 3 TALDEAK FUTBOLA ERRENTERIAKO FANDERIA FUTBOL ZELAIAN
*Elizalde B - Langaitz 9:00 tan
- ALEBIN NESKAK 3 TALDEAK FUTBOLA OIARTZUNGO UGALDETXO FUTBOL ZELAIAN
*Lizeoa C - Haurtzaro B 10:30 tan
*Elizalde B - Haurtzaro A 10:30 tan
*Langaitz B - Elizalde A 11:30 tan
Atzo arratsaldean Doneztebe Plazan erle kuadrilla bat agertu zen.
Hotzarekin izutu ez eta plaza erdian abaraxka haundi bat sortu zuten beraien gustura!
Gure artean pozik ziruditen. Aurpegi hauek ez dute gezurrik esaten!!!
Hurrengoan eztia utziko ote digute???
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak gazteei zuzenduriko SMS lehiaketaren 4. edizioa jarri du abian.
Parte-hartzaileek honi loturiko mezu bat idatzi beharko dute: Maialen Lujanbio bertsolari txapelduna da. Zer iradokitzen dizu horrek? Esaiozu zerbait (gehienez 30 karaktere edo joaldi).
Parte-hartzaileek nahi adina esaldi bidali ahal izango dituzte SMS edo posta elektroniko bidez otsailaren 12tik martxoaren 12ra: ELH (proposatutako esaldia) 27070 edo euskarazlh@oarsoaldea.net (deiaren prezioa 1,39€).
Eskualdeko DBH-4ko ikasleek aukeratuko dute SMS / esaldi irabazlea eta sarituak 300 €ko erosketa txartela jasoko du aukeratzen d(it)uen Oarsoaldeko dendetan gastatzeko.
Martxoaren 26an jakinaraziko dute esaldi/SMS irabazlea zein izan den.
Animatu!!!
Datorren Martxoaren 15 eta 16an Gazteriaren Euskal Legea eta EAEren III. Gazte Plana lantzeko parte hartze prozeseko jardunaldiak izango dira.
Gazteriaren Euskal Legeak, gazteek herritan gisa dituzten eskubideak babestea eta gazteek eskubide horiek baliatzeko erraztasunak ematea; gazteek gizartearen garapen politiko, sozial, ekonomiko, iraunkor eta kulturalean parte hartzea sustatzea; eta gazteen emantzipazioa eta gizarteratzea posible egingo duten baldintzak sortaraztea, du xedetzat.
Horrekin batera eta modu paraleloan, Euskadiko instituzio guztietan gazte-politika integrala garatzeko asmoz, III. Gazte Plana landuko dute. Planak Euskadiko gazteen egoeran eta etorkizuneko aurreikuspenetan eragitea izango du helburu, eta horretarako neurriak eta jarduketak jasoko ditu.
Jardunaldietarako parte hartzea, gazteria arloko pertsonal tekniko, gazte informazio zerbitzuetan aritzen diten profesionalei eta gazteriaren arloan diharduten entitat pribatuetako profesionalei zuzendua doa baina zure interesekoa bada, Gazteriaren Euskal Legearen aurreproiektu zirriborroa eta III. Gazte Planaren helburu estrategiakoak hemen aurkitu ditzazkezu.
Legearen inguruan proposamen edo ekarpenik egin nahiko bazune hemen aurkituko duzu informazio gehiago.
Aski Prexko udal aldizkariaren hirugarren zenbakia kalean da.
Oiartzungo Udalak herritarrak informatzeko atera berri duen tresna da aldizkaria: hamabostean behin argitaratzen da eta udal informazioaz gain, oiartzuarrei egindako elkarrizketak eta ekimenen berri eskaintzen du.
zer egin ohi duzu?
A.- Ezer ez, zalantzarekin geratzen naiz
B.- Galdetu, informatu, kontsultatu,…
C.- Lagunekin hitzegiten dut
Bigarren aukera bada zurea, baliogarri izango zaizu!
Drogen edo sexualitateen inguruko zure zalantzak argituko dizkizuten informazio puntua daukazu OSTIRALERO 17.30etatik 19.30etara Gazte Informazio Bulegoan.
Lelo honekin jarri du UEMAK abian abizenak euskalduntzearen kanpaina.
Michelena, Aguirre, Aramburu, Lecuona, Echeverria,… Zure abizena horietako bat da? Noizbai pentsatu duzu euskalduntzea gustatuko litzaizukeela?
Orain duzu aukera. Egin beharrekoa ondoren:
1) Erregistro Zibilera edo Bake Epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz jarri nahi duzula.
2) Han emango dizuten eskera orria zure datuekin bete.
3) Agiri hauek eraman:
- Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
- Jaiotza ziurtagiria.
- Errolda agiria.
- Ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu, familia liburua.
- 16 urtetik gorako seme-alabarik baduzu, haien nortasun agiriaren fotokopia.
- Otsailak 13 larunbata:
Ihauteri desfilea.
Mozorrotuak etorri, desfilatu eta gero merienda
- Otsailak 20, larunbata
Jolas erraldoiak
- Otsailak 27, larunbata:
Jolas dinamikoak
(Ekintza guztiak Doneztebe plazan izango dira, arratsaldeko 16.30etan)
Kaixo guztioi:
Asteburu honetan eta ihauteriekin bat eginez, larunbat arratsaldea kirolaz gozatuz pasatzeko aukera dute gure pilotari txikiek.
Aipatu bezela, ihauteriak direla eta, kontzejupean jokatu ohi dugun pala jarduera, lekuz aldatu behar izan dugu, baina jokatu ahal izango da eta hori da garrantzitsuena. Honela geratu da jardunaldia:
*ESKU PILOTAKO BENJAMIN TALDEA……………..16:00 tan Elizaldeko frontoian
*ERREBOTEKO BENJAMIN TALDEA………………..16:00 tan Haurtzaroko frontoian
*PALAKO BENJAMIN TALDEA…………………………17:00 tan Haurtzaroko frontoian.
Besyterik gabe eta gozatuko duzuelakoan, laister arte.

Azken mezuetara harpidetu










![Validate my RSS feed [Valid RSS]](http://www.gazteoiartzun.net/wp-content/uploads/2006/07/valid-rss.png)














Iruzkin bat idatzi »