ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Oiartzungo 2016ko Kirol Saria

Lehenik eta behin, mila esker aurreko berri batean Kirol Jardunaldietarako proposamenak biltzeko zabaldu genuen esakerari (2016ko Kirol Jardunaldietarako proposamenik?) emandako erantzunagatik. Bide ezberdinetatik, guztira 28 proposamen ezberdin jaso dira. Orain, 28 horiek lehentasunen arabera zerrendatu, aztertu eta egitaraua zehazten joango gara. Egitarau guztia prest dugunean zabalduko dizuegu.

Oiartzungo 2016ko Kirol Saria

Gaur beste proposamen bat partekatu nahi dugu zuekin. Aurten, OIARTZUNGO KIROL SARIA martxan jarri nahi dugu. Sari honen helburua, herrian, kirolaren alde egindako lanarengatik, lortutako emaitzengatik edo egindako ibilbidearengatik nabarmendu diren oiartzuarrak saritzea litzateke.

Hautaketa, bi faseetan irudikatu dugu:

1 Proposamenak: Otsailaren 11 arte jasoko dira.

Esteka honetan: https://goo.gl/cj1Fpl

edo posta elektroniko honetan: kirola@oiartzun.org

2 Hautaketa: Oiartzungo Udak Kirol Aholku Batzordeak (Oiartzungo Kirol eragileez osatutako batzordea) egingo du (Otsailak 25-Martxoak 5), jasotako proposamenak aztertuz

3 Sari ekitaldia: Kirol Jardunaldietan emango da (Martxoak 7-12)

Beraz, oraingoan ere, zuen proposamenak eskertuko ditugu eta baita, mezu hau zabaltzerik baduzue. MILA ESKER!!

EGIN ZURE PROPOSAMENA HEMEN: https://goo.gl/cj1Fpl