ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Hezkidetzaren inguruko haurren aldarriak

OIARTZUNGO ABARAXKA LUDOTEKAKO HAURREN ALDARRIA!!!

1.- Ipuinak denontzat dira, ez neska edo mutilentzat.
2.- Koloreak ez dira neska edo mutilenak, kolore guztiak denonak dira.
3.- Neskek eta mutilek zertan jolastu nahi dugun aukeratzeko eskubidea dugu.
4.- Zergatik jolastu behar dugu neskek etxeko lanak egingo bagenitu bezala eta mutilek kiroletan?
5.- Haurrei panpinekin, mahai jolasekin, bizikletan, baloiarekin jolastea gustatzen zaigu.