Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Archive for the ‘NABARMENDUAK’ Category

UDALEKUETAKO HAUR ZERRENDAK

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Hemen dituzue udalekuetako haur zerrenda guztiak. LH4koek arreta berezia jarri, izan ere, bileran argitaratu genituen taldeetan aldaketak egon baitira. Udalekuak 2017_haur zerrendak   Tweet

Categories: NABARMENDUAK, Udalekuak

Ekainak 15ean udalekuetako guraso bilera egin genun. Hemen duzue bertan esandako informazioa. Lagungarri izango zaizuelakoanUDALEKUETAKO BILERA Tweet

Categories: NABARMENDUAK, Udalekuak

Udalekutako guraso bilera

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

2017ko Udalekuetako nondik norakoak azaltzeko bilera bat egingo dugu Data: Uztailak 15, osteguna. Ordua: arratsaldeko 17:00etan Non: Udal Pleno Aretoan.     Tweet

Categories: NABARMENDUAK, Udalekuak

ABARAXKAKO ITXIERA FESTA

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Bihar, ekainak 2, ABARAXKAKO ITXIERA FESTA IZANGO DUGU. Urtean zehar gurekin parte hartu duten herritarrei  omenalditxo bat egingo diegu ( Soinuenea, emakume pilotariak, Torri Gukin, Oiartzun Irratia, antzerki taldea, eta beste hainbat herritar…), ondoren kantu merienda bat izango dugu Itziar Nabarrorekin. Zu ere bertan gurekin izatea gustatuko litzaiguke. Animatu parte hartzea. Zuen zain egongo gara!  [ Read More ]

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

MAIATZAK 27- SCOOTER JAIALDIA

Posted by gazteoiartzun.net 0 Comment

Datorren larunbatean, hilak 27, Gaetxeko Skatepark gunean, Scooter jaialdia ospatuko da Oiartzungo MuturrekoMK kirol klubaren  eskutik eta Udalaren laguntzaz. Jaialdia arratsaldeko 16:00tan hasiko da eta, besteak beste, tailerrak, erakustaldiak, slackline zirkuitua, grafiti tailerra, Hip-hop eta break dance egiteko aukera eta hainbat sari zozketatuko dira, arratsaldean zehar. Eguraldi txarra eginez gero, ekintzak Elizalde Herri Eskolan egingo dira.  [ Read More ]

Zuretzat euskaraz egitea zer da? Naturala? Arraroa? Ohikoa? Euskal Herriko gazteen artean denetarik dago, eta Udaleku hauetan euskaraz bizi eta gozatzea nahi dugu. Euskaraz hitz egiteko prest? Gonbidatuta zaudete! Udaleku hauetan euskara modu ezberdinetan bizi duzuen gazteak bilduko zarete eta elkar lagunduz hizkuntza indartsua, atsegina eta anitza dela ikusiko dugu. Informazio gehiago : https://mingainadantzan.ttakun.eus/ Tweet

Lau belaunaldi elkartu ginen Maiatzak 4an Oiartzungo Abaraxka ludotekan elkarrekin eta kitarrekin euskal abestiak abestera Hona hemen  arratsaldea isladatzen duen bideoa eta artikulua. http://www.haziak.eus/bloga/unkigarria-izan-zen-euskal-kantuen-kantaldia Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

EUSKAL JAIRAKO DANTZAK IKASTEN

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Bihar, maiatzak 11, 17:00etan Herri Musikaren Txokokoekin batera dantza ikastarotxo bat izango dugu Abaraxka ludotekan. Helburua, larunbatean ospatuko den Euskal Jairako zenbait dantza ikastea da. Animatu eta etorri dantzatzera!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Udako Kirol Kanpaina: 35 jarduera baino gehiago 3 eta 16 urte arteko haur eta gazteentzat. Oarsoaldeko lau udalek aurkeztu dute eta izen-ematea zabaldu da dagoeneko.       Oarsoaldea eskualdeko Errenteriako, Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo Udalek, elkarrekin antolatu eta zabaldu dute UDA 2017 Kirol Kanpaina, seigarren urtez jarraian. Kirol eskaintza oparoa aurkezteko prentsaurrekoa eman zuten  [ Read More ]

OSTIRALEAN EKINTZA BEREZIA LUDOTEKAN

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Ostiral  honetan, maiatzak 12, Onintza Etxebestek tailer berezia antolatu du Xanistebanetako kartel lehiaketari lotuta. Ekintza ludotekan izango da 17:30ean. Animatu ta torri parte hartzera!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Maiatzak 11n,  14:45-16:15 Abaraxka ludotekan 6-12 urte arteko gurasoei bereziki eskainitako hitzaldia. Hirugarren saioa dugu, hau, lehenengo erabat teorikoa izan zen eta oraingoan bigarren saio praktikoarekin gatoz. Agintzariko  (arlo komunitarioan eta adingabekoekin prebentzioa lantzen dute)  hezitzailea den  Javi izango da hizlaria.Helburua saioak parte hartzaileak, eta bakoitzak bere esperientzia eta bertan planteatuko direnak konpartitzea da. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

2017 Udako Kirol eskaintza, PREST!!

Posted by gazteoiartzun.net 0 Comment

Udara honetan, kirola eta jarduera fisikoa egiteko eta lehendik ezagunak zaizkizuen kirolez gain beste batzuk ezagutzeko aukera ezinhobea daukazue, besteak beste: arrauna, padel board, piraguismoa, gimnasia akrobatikoa, sport games, etab. dira eskaintzen diren kirol jarduerak. Eskaintza zabala duzue, bai Oiartzunen eta bai eskualde mailan, beraz, ez galdu aukerarik! Dagoeneko, izen ematea irekita duzue Elorsoro Kiroldegian.    [ Read More ]

Datorren igandean, hilak 7, GOL-eko 5. proba Oiartzungo Oianleku inguruan izango da, Bianditz mendiko bidean. Lehen aldiz, GOL-eko proba izateaz gain, Gipuzkoako Mendi Federaziorekin elkarlanean Eskola Kiroleko proba ere izango da. Proba honetan, bi parte hartzaile mota izango dira: GOL-eko parte hartzaileak. Hauek izen ematea ohiko moduan egingo dute GOT-eko web-orriaren bidez. Eta gehienez ere  [ Read More ]

Osteguna, arratsaldeko 14:45-16:15 bitartean, 3-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako hitzaldi partehartzailea eskainiko dugu Abaraxka Ludotekan.   Animatu parte hartzera! Tweet

Categories: NABARMENDUAK

Euskal abestien kantaldia!!

Posted by Nekane Martiarena 1 Comment

Abaraxka ludotekak, TORRI GUKIN ( herriko jubilatuen aisialdi egitasmoak )  eta  HAZIAK egitasmoak belaunaldien arteko musika transmisioa ekintza antolatu dugu ostegun honetarako, maiatzak 4rako. Kitarraren laguntzaz  hiru belaunaldi ezberdin elkartuko gara euskal abestiak abestera. Gurekin abestera etorri nahi? Bertan elkar ikusiko dugulakoan!!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa