You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles tagged with " eguna"

Zuhaitz eguna

Bihar, Otsailak 26 igandea, goizeko 10.00etan da hitzordua Zaria mendian egingo duten zuhaitz egunean parte hartzeko.

10.0etan autobusez Kausorora igo eta handik oinez Zaria mendira. Autoz joan nahi duenak Kausoron badu aparkalekua.

Aurtengoan Ametzak izango dira landatuko diren zuhaitzak. Etxean aitzurrak dituztenei eramateko eskaera egin duten udaletik.

Asteburua pil-pilean!

Negua iristeko egun gutxi falta direnean, gabonak ere ate joka. Egun hauetan ohiko bihurtzen ari diren zenbait zita ezin falta aurtengoan ere:

Abenduak 16tik 24ra: Disko eta liburu azoka

Goizetan 10.30etatik 13.00etara eta arratsaldetan 17.00etatik 20.00etara Euskal liburu eta diskoak erosteko aukera udaletxeko areto nagusian.

( Hilaren 18, 21 eta 24an arratsaldez itxita egongo da)

Abenduak 16, ostirala: Helduentzat ipuin kontaketa.

Joxemari Karrere Oreretarra izango da udaletxeko areto nagusian 20.00etatik aurrera.

Abenduak 17, larunbata: Jolasak eta ipuin kontalaria.

Jolasak haurrentzat 16.30etan Doneztebe plazan.

Ipuin kontaketa: 17.30etan udaletxeko areto nagusian.

“Gabon saririk onena”. Maite Franko irundarraren eskutik.

Abenduak 18, igandea: Txerri eguna.

10.30etatik 14.30etara, Doneztebe plazan, erakusmahaiak, txistorra, edariak, zozketa…

Abenduak 22, osteguna: Dokumentala eta hitzaldia.

“Bertsolari” dokumentala ikusteko aukera 18.30etan udaletxeko areto nagusian.

Ondoren, Ander Lizarralde bertsolariaren gogoetak.

Abenduak 23, ostirala: Kontzertua.

Irati Odriozola, Ane Badiola eta Joxeleon Kazabonek, entzuleak aukeratutako kantak abestuko dituzte, 22.00etatik aurrera udaletxeko areto nagusian.

Txerri eguneko azoka

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Txerri Eguneko azoka antolatuko du abenduaren 18an.

Norberak egindako artisautza edo produktuekin postua jarriz parte hartu nahi dutenek Ttur-tturrekin harremanetan jarri behar dute azaroak  30a baino lehen, parte hartzeko baldintzen berri izateko eta fitxa betetzeko.

Harremanetarako: Fermiñenen, 943 26 01 82 edo tturttur.txerrieguna@gmail.com-en.

Irrien klubaren eguna

Irrien lagunak  klubaren eguna

Usurbil, 2011ko Irailak 25

Programazioa:

- “Leihotik mundura” antzezlana

10.30etan eta 1.30etan Sutegi antzokian

- Klabelineren aurkezpena

11.30etan frontoian

- “Ongi etorri Pupu eta Lore” ikuskizuna

12.30etan frontoian

- Irrien lagunekin kanta eta dantza

17.00etan frontoian

- Puzgarriak eta tailerrak egun guztian zehar

Kale ekintzak: Pirata eguna

Gaur, Apirilak 29 ostirala, herriko plazan, beren eguna ospatuko dute herriko piratatxoak!

Zuhaitz eguna

Igandean, Martxoak 13 ospatuko da aurtengo zuhaitz eguna.

300 haritz inguruko landatuko dituzte Karrikako Artasoroiturrin.

Bertara joan nahi duenak 10.00etan Karrikako Artaso elkartean agertu behar du. Materiala udalak jarriko duen arren, norbaitek aitzurrik balu, eramateko eskaera egin du udalak.

Etiketen hodeia

Twitter-en