You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles tagged with " Udalekuak"

2012ko Oiartzungo udaleku irekietarako hezitzaileen deialdia

Udalekuetan hezitzaile lanetan aritzeko interesa duzuen guztiok, maiatzaren 2tik 12ra duzue izen emateko aukera!

Izen ematea Gazte informazio bulegoan ondoko ordutegian:

Astelehenetik ostiralera: 17.30-19.30

Larunbata: 10.30-13.30

Harremanetarako: bertaratu bulegora edo gazteinfo@oiartzun.org posta elektronikora idatzi.

Begiraleen aukeraketarako oinarriak

Izen emate orria

 

Oiartzungo udalekuak 2012

 

Adi!

2012ko Oiartzungo udaleku irekietan parte hartzeko epea Martxoaren 19tik 31a bitarte (biak barne) izango da!

Informazio gehiago

Zientzia udalekuak

12 eta 16 urte bitarteko gazteek zientzia-udalekuez gozatzeko aukera dute.

Izen emateko epea: Martxoaren 19tik Apirilaren 1era

Izen ematea: http://udalekuak.elhuyar.org

Informazio gehiago: 943 36 30 40 (ordutegia: 9.00-14.00)

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO UDALEKUAK 2012

7-13 urte bitartean badituzu adi!

Gipuzkoako foru aldundiko udalekuetan parte hartzeko izen ematea Martxoaren 15etik 23ra izango da.

Txandak, datak, lekuak, prezioak,… hemen kontsulta ditzakezu

Aste Santuan udalekuak

Txiribuelta elkarteak Aste Santurako udalekuak antolatu ditu Oiartzungo Arritxulo aterpetxean eta Irungo Jaizubia zalditegian 2000 eta 2004 urte bitartean jaiotako haurretzat.

Informazioa

Arritxulo programa

Jaizubiako programa

Beroa elkarteak koordinatzaileak behar ditu

BEROA elkarteak (Gipuzkoako harrea familien elkartea) koordinatzaileak behar ditu 2012ko udalekuetarako, Uztailak 20tik 29ra.

Baldintzak:

- Begirale eta zuzendari tituloa

- Gizarte arloetan esperientzia

- Euskara menderatzea

- B1 kartena

Harremanetarako:

asociacionberoa@hotmail.com

688 632 543 Maite

uzt 27, 2011
udalekuak

Udalekuak 2011, Uztailak 28rako oharra

Haur Hezkuntza

Ekintza: egun osoko irteera Hernanira

Ordutegia: 9:30-16:30

Eraman beharrekoak: ez dakigu ziur ze eguraldi egingo duen, beraz, eskatzen duguna ekartzea komeni da nahiz eta gero ez erabili: xira, hamaiketakoa, bazkaria, ura, igerilekuko txanoa, bainujantzia, barruko arropa aldatzeko, txankletak, toalla eta eguzkitako krema.

LH1 / LH2

Ekintza: Zumaiako hondartza

Ordutegia: 9.30eatik 16.30eara

Eraman beharrekoak: bihar hondartzara goazenez, haurrek bainujantzia, toalla, eguzkitako krema, aldatzeko arropa, ura, hamaiketakoa eta bazkaria ekarri behar dute.

LH3

Ekintza: Lekunberriko Beigorri abentura parkea [lekua aldatu dugu!]

Ordutegia: 9.30eatik 16.30eara

Eraman beharrekoak: kontuan hartuta bihar zuhaitzetik zuhaitzera jolasean arituko garela, haurrek kirola egiteko arropa eta oinetako egokiekin jantzita etorri behar dute. Bestalde, hamaiketakoa, ura, bazkaria eta [badaezpada] aldatzeko arropa ekar dezatela.

LH1/LH2/LH3ko OHARRA: gogoratu haurrak 16.30ean iritsiko direla eta HAURTZARO IKASTOLAKO FRONTOIAN jaso behar dituzuela.

LH4 LH5 LH6 ETA SAHARAKO TALDEA

Ekintza:egun osoko irteera Hernaniko ur parkera

Ordutegia: 9:30-16:30

Eraman beharrekoak: bainujantzia, igerilekuko txapela, txankletak, toaila, eguzkitarako krema, aladtzeko barruko arropa hamaiketakoa, bazkaria eta ura.

uzt 22, 2011
udalekuak

UDALEKUAK 2011, UZTAILAK 26rako OHARRAK

UDALEKUTAKO HAUR GUZTIENTZAT OHAR OROKORRA

Udalekuen inguruko zuen iritzia jasotzeko asmoz,

guraso ebaluaketak bidaltzen dizkizuegu eta uztailaren 26tik 28ra bitarte dagokizuen monitoreari entregatu mesedez.

[Gurasoen ebaluaketa etxetik betetzeko]


HH 3 urte, HH 4 urte, HH 5 urte

Ekintza: Igerilekua

Ordutegia: 9:30-13:30

Eraman beharrekoak: Txankletak, toaila, krema, uretarako txanoa, bainujantzia, aldatzeko barruko arropa, hamaiketakoa.

LH1

Ekintza: Kolore leherketa!

Eraman beharrekoak: ekintzaren izenean esaten den moduan, haurrak margoekin ibiliko dira; beraz, arropa zaharrarekin jantzita etortzea eskatzen dizuegu. Bestalde, igerilekuko gauzak [bainujantzia, txankletak, eguzkitako krema, toalla, igerilekuko txapela] eta ekintza egin ondoren aldatzeko arropa ekar dezatela.

***OHARRA! Eguraldiaren iragarpena ikusita, hurrengo asteko egun osoko irteera OSTEGUNERA aldatzea erabaki dugu; hondartzara joango gara.

Barkatu eragozpenak.

LH2

Ekintza: Egun zikina eta kamisetak margotzea!

Eraman beharrekoak: egun zikina egingo dugunez, arropa zaharrarekin jantzita etortzea eskatzen dizuegu. Bestalde, hamaiketakoaz gain, aldatzeko arropa eta kamiseta txuri bat ere ekar dezatela. Badaezpada igerilekuko gauzak [bainujantzia, txankletak, toalla, igerilekuko txapela, eguzkitako krema] ere ekar ditzatela.

***OHARRA! Eguraldiaren iragarpena ikusita, hurrengo asteko egun osoko irteera OSTEGUNERA aldatzea erabaki dugu; hondartzara joango gara.

Barkatu eragozpenak.

LH3

Ekintza: Oiartzungo igerilekua

Eraman beharrekoak: bainujantzia, txankletak, eguzkitako krema, toalla, igerilekuko txapela, hamaiketakoa eta aldatzeko arropa. Buztinarekin eskulanak egiten arituko dira, beraz, kamiseta zahar bat ekar dezatela.

***OHARRA! Eguraldiaren iragarpena ikusita, hurrengo asteko egun osoko irteera OSTEGUNERA aldatzea erabaki dugu; Abaltzisketa eta Amezketa artean dagoen abentura parkera joango gara.

Barkatu eragozpenak.

LH4

Ekintza: Ur ginkana

Eraman beharrekoak: arropa erosoa, uretan ibiltzeko sandalia itxiak, bainujantzia, toalla, aldatzeko arropa [kamiseta, galtzak eta barruko arropa] eta hamaiketakoa.

LH5

Ekintza: Piratak abordaiara!

Eraman beharrekoak: egingo den ekintza dela eta, etxetik pirataz jantzita etortzea eskatzen da.


uzt 13, 2011
udalekuak

Udalekuak 2011, Uztailak 14rako OHARRAK

LH1

Ekintza: Oiartzungo igerilekua

Ordutegia: 9.30eatik 13.30eara

Eraman beharrekoak: bainujantzia, igerilekuko txapela, txankletak, eguzkitako krema, toalla, aldatzeko arropa eta hamaiketakoa.

***OHARRA!!! Hurrengo astean egingo duten eskulan baterako komuneko paper-rolloaren 2 kartoi behar ditu haur bakoitzak. Beraz, etxean dituzuenak hurrengo asterako gorde.

LH2 / LH3

Ekintza: Oiartzungo igerilekua

Ordutegia: 9.30eatik 13.30eara

Eraman beharrekoak: bainujantzia, igerilekuko txapela, txankletak, eguzkitako krema, toalla, aldatzeko arropa eta hamaiketakoa.

LH4 / LH5 / LH6 / SAHARA

Ordutegia: 9.30eatik 13.30eara

Eraman beharrekoak: arropa erosoa eta kiroletako zapatilak ekartzea eskatzen da.

uzt 11, 2011
udalekuak

UDALEKUAK 2011, UZTAILAREN 12rako OHARRAK

HH 3 urte, HH 4 urte, HH 5 urte

Ekintza: Igerilekua

Ordutegia: 9:30-13:30

Eraman beharrekoak: Txankletak, toaila, krema, uretarako txanoa, bainujantzia, aldatzeko barruko arropa, hamaiketakoa.

GARRANTZITSUA: Mangitoak eta flotadoreak ez ekartzea eskatzen dugu.

GOGORATU!!! Falta zaretenak KAMISETA TXURIA ekarri mesedez.

LH1

***Ostiraleko oharrean esan genuen eguraldiaren arabera aste honetako egun osoko irteera alda zitekeela. Aste honetako eguraldi iragarpena ikusita, aste honetan OSTIRALEAN, hilaren 15ean, egingo dugu egun osoko irteera.

LH2

Ekintza: Oiartzungo igerilekua

Ordutegia: 11.30eatik 13:30eara

Eraman beharrekoak: bainujantzia, igerilekuko txapela, toalla, txankletak, eguzkitako krema, aldatzeko arropa eta hamaiketakoa.

***Ostiraleko oharrean esan genuen eguraldiaren arabera aste honetako egun osoko irteera alda zitekeela. Aste honetako eguraldi iragarpena ikusita, aste honetan OSTIRALEAN, hilaren 15ean, egingo dugu egun osoko irteera.

LH3

***Ostiraleko oharrean esan genuen eguraldiaren arabera aste honetako egun osoko irteera alda zitekeela. Aste honetako eguraldi iragarpena ikusita, aste honetan OSTIRALEAN, hilaren 15ean, egingo dugu egun osoko irteera.

LH5/SAHARA

Ekintza: Eskalada tailerra

Ordutegia: 9:30eatik 13:30eara

Eraman beharrekoak: eskalada tailerra egingo dugunez, arropa eta oinetako erosoak ekartzea eskatzen dizuegu.

LH6

Ekintza: Eskulanak

Ordutegia: 9:30eatik 13:30eara

Eraman beharrekoak: plangintzatutako eskulana egin ahal izateko, etxetik kristalezko pote bat ekartzea eskertuko genizueke.


uzt 8, 2011
udalekuak

Udalekuak 2011, uztailak 11rako oharra

HH 3 urte, HH 4 urte, HH 5 urte

-         Udalekuetan zehar haurrek ez dute etxeko jostailuen beharrik, beraz etxetik ez ditzatela jostailuak ekarri mesedez.

HH 4 urtekoentzat oharra:

-         HH 4 urteko haurrentzat: eskulanak egiteko mantala ekartzea eskatzen da.

LH1

Ekintza: Herri kirolak

Ordutegia: 9.30eatik 13.30eara

Eraman beharrekoak: haurrak giroan sar daitezen, laukidun zapi txuri-urdina eta [frogetako bat "txapel jaurtiketa" izango denez] euskal txapela ekartzea eskatzen dizuegu!

***OHARRA!!! Eguraldia dela eta, baliteke hurrengo asteko egun osoko irteera egunez aldatzea. Hala bada, astelehenean bertan abisua pasako dugu.

LH2

Ekintza: Sukaldaritza tailerra

Ordutegia: 9.30eatik 13.30eara

Eraman beharrekoak: astelehenerako ekintzarako eta orohar udalekuetako beste ekintza batzuetan erabiltzeko, kamiseta zahar bat ekar dezatela!

***OHARRA!!! Eguraldia dela eta, baliteke hurrengo asteko egun osoko irteera egunez aldatzea. Hala bada, astelehenean bertan abisua pasako dugu.

LH3

***OHARRA!!! Eguraldia dela eta, baliteke hurrengo asteko egun osoko irteera egunez aldatzea. Hala bada, astelehenean bertan abisua pasako dugu.

L.H4/L.H5/L.H6 ETA SAHARA

Ekintza: Oiartzungo igerilekua

Ordutegia: 11:30-13:30

Eraman beharrekoak: bainujantzia, igerilekuko txapela, toaila, txankletak, eguzkitarako krema, aldatzeko barruko arropa eta hamaiketakoa.

***OHARRA!!!Eguraldia dela eta, baliteke hurrengo asteko egun osoko irteera egunez aldatzea. Hala bada, astelehenean bertan abisua pasako dugu.

uzt 6, 2011
udalekuak

Udalekuak 2011, Uztailak 7rako oharra

HH 3 urte / HH 4 urte/ HH 5 urte


-San Fermin eguna denez, haurrak TXURI GORRIZ jantzita eta egunakariarekin etortzea eskatzen dugu.

-Hurrengo egunetan eskulanak egiteko, falta zaretenak KAMISETA TXURI bat ekartzea eskatzen dugu eskulanak egiteko.

ERNE!!! Zenbait haurrek zorriak dituztela konturatu gara, beraz beharrezko kasuetan dagokion tratamendua egin mesedez.

LH1 / LH2/ LH3

Ekintza: Oiartzungo igerilekua

Eraman beharrekoak: bainujantzia, toalla, eguzkitako krema, txankletak, igerilekuko txapela, aldatzeko arropa eta hamaiketakoa.

***GOGORATU!!! Bihar San Ferminetako entzierroa egingo dugunez, haurrak txuri-gorriz jantzita eta periodiko zati batekin ekartzea eskatzen dizuegu!

LH4 / LH5 / LH 6 / Sahara

***GOGORATU!!! Bihar San Ferminetako entzierroa egingo dugunez, haurrak txuri-gorriz jantzita eta periodiko zati batekin ekartzea eskatzen dizuegu!

uzt 5, 2011
udalekuak

UDALEKUAK 2011, UZTAILAK 6rako OHARRAK

LH1

Ekintza: “Lanbideak ezagutuz” [Oiartzunen]

Ordutegia: 9.30eatik 16.30eara

Eraman beharrekoak: bainujantzia, toalla, txankletak, igerilekuko txapela, eguzkitako krema eta aldatzeko arropa.

***GOGORATU!!! Egun osoko irteera denez, hamaiketakoaz gain, haurrek bazkaria ere eraman behar dute!

LH2

Ekintza: “Oiartzun ezagutuz”

Ordutegia: 9.30eatik 16.30eara

***GOGORATU!!! Egun osoko irteera denez, hamaiketakoaz gain, haurrek bazkaria ere eraman behar dute!

LH3

Ekintza: “Oiartzun ezagutuz”

Ordutegia: 9.30eatik 16.30eara

Eraman beharrekoak: bainujantzia, toalla, errekarako egokiak diren txankletak edo zapatak, eguzkitako krema eta aldatzeko arropa.

***GOGORATU!!! Egun osoko irteera denez, hamaiketakoaz gain, haurrek bazkaria ere eraman behar dute!

LH4

Ekintza: irteera Arditurriko meategietara.

Ordutegia: 9.30eatik 16.30eara

Eraman beharrekoak: hamaiketakoa, bazkaria, xira, ura, arropa erosoa eta oinez ibiltzeko zapatila erosoak.

***GOGORATU!!! Bihar egun osoko irteera dugu eta arratsaldeko 16.30ean itzuliko gara. Honetaz gain, eguraldia dela eta programazioan aldaketa egin dugu eta ez gara Getariko hondartzara joango.

LH5

Ekintza: egun osoko irteera eta show emanaldia.

Ordutegia: 9.30eatik 16.30eara

Eraman beharrekoak: hamaiketakoa, bazkaria, xira, ura, arropa erosoa eta oinez ibiltzeko zapatila erosoak.

***GOGORATU!!! Bihar egun osoko irteera dugu eta arratsaldeko 16.30ean itzuliko gara. Honetaz gain, eguraldia dela eta programazioan aldaketa egin dugu eta ez gara Getariko hondartzara joango.

LH6

Ekintza: Urkabera mendi martxa.

Ordutegia: 9.30eatik 16.30eara

Eraman beharrekoak: hamaiketakoa, bazkaria, xira, ura, arropa erosoa eta oinez ibiltzeko zapatila erosoak.

***GOGORATU!!! Bihar egun osoko irteera dugu eta arratsaldeko 16.30ean itzuliko gara. Honetaz gain, eguraldia dela eta programazioan aldaketa egin dugu eta ez gara Getariko hondartzara joango.

Iritsi da azkenik Uztailaren 1a!

Goizean goiz, zenbaitzuk sabelean zuten tximeleta festa aurpegian isladatuta ikusi ahal izan dugu. Ezin egona, hitz gutxiko momentuak, inguruko guztiari errebisio azkar bat,…

Guraso, aitona-amona, anai edo arreba agurtu ostean (zenbaitek nahiko lanarekin), taldekideekin lehenengo harremana. Kideen izenak ikasi, hezitzailearena ere noski, eta aurreko lotsa eta urduritasunak desagertzen doazela konturatu ere ez!

Gehiego lasaitu baino lehen, udalekutako arauei errepaso bat. Lehenengo urtea dutenek ez dakizkitelako eta besteei gogoraraztea ongi datorrelako.

Gehiegi luzatu gabe, martxa! Oiartzungo udaleku irekiak hasi dira!

Orrialdeak:12»

Etiketen hodeia

Twitter-en