Sexu hezkuntzako eta familia orientabideko monitoreak prestatzeko ikastaroa
Sexu Hezkuntzako eta Familia Orientabideko Monitoreen Ikastaroa Urtxintxa eta Bezain Psikologia eta Sexologia Zentroaren eskutik.
                                                                   Â
Â
Ordutegia, bi ordu eta erdiko saio bat astelehenetik ostiralera bitartean aukeratutako egun batean izango da.
Ikastaroa, 100 ordutako izango da 2008ko urritik 2009ko ekainera arte.
Izen-ematea: Urriaren 17ra arte.
Informazio + : URTXINTXA
Mundaiz Ibilbidea, 8 – 2 E
20012 Donostia
Telefonoa: 943 270033
Faxa: 943 270079
Gazte eta nerabeekin eskuhartze sozialerako ikuspuntuak
 Gero eta beharrezkoagoa da, gazte eta nerabeei eskaintza zaien eskuhartze eredu eta moduen inguruan hausnartzea.
                                                              
Hori dela eta, Hz Aholkularitza elkarteak, gai honen inguruan mintegi bat antolatu du, irailaren 25ean EHUko Psikologia Fakultatean.
Inskripzioa doakoa da baina izen ematea elkarteari jakinarazi behar da orria bete eta bidaliz.
Mintegiko egitaraua eta izen emate orria
Larunbata 20, kotxerik gabe gu ere!
Kale ekintzak eta gazte foroak antolatuta:
KOTXE PEDALOAK, TRIZIKLOAK, PATINETEAK….
Familia osoa gonbidatua dago, Elizalde herri eskolara, 16:30etatik aurrera.
                        Â

Euskara ikasteko dirulaguntzak
Nork eska dezake?
Oiartzunen erroldatuta daudenek, elkarteetan lanean ari direnek, dendetako eta zerbitzu-enpresetako langileek eta euskara plana duen Oiartzungo enpresteko langileek.
Zer egin behar da?
Oiartzungo euskaltegi homologatu batean matrikulatu, ikastaroetan %85eko asistentzia izan eta eskaera egin eta oinarrietan agertzen diren dokumentuak epe barruan aurkeztu.
Noiz egin behar da?
Neguko ikastaroetan izena ematen baduzu: ekainaren azken bi asteetan.
Udako ikastaroetan izena ematen baduzu: urriko lehen bi asteetan.
Informazio gehiago:
Euskara zerbitzuan edo Intxixu AEK euskaltegian.
                   Â
Boluntario izan nahiko zenuke baina ez dituzu gauzak argi?
Gizalde Gipuzkoako Boluntariotza elkarteak, boluntariotzako formazio ikastaroak antolatu ditu.
                                                       
Boluntario izan nahi duten pertsonei eta boluntario bezala elkarteetara sartu berri direnei zuzendutako bi orduko saioa da. Bertan, boluntariotzako garrantzitsuak diren gaiak landuko dira: kontzeptua, motibazioa, eskubideak, betebeharrak, konpromisoak,…
Ikastaroen egunak:
Irailak 26: 11.00
Urriak 31: 17.00
Azaroak 28: 11.00
Abenduak 19: 17.00
Lekua: Andia kalea 11 Ppal (EGK egoitza)
Izen ematea: ikastaro eguna baino 3 edo 4 egun lehenago derrigorrez izen eman behar da Gizalden.
Prezioa: ikastaroak doan dira.
Ikastaro eskaintza
Donostia Kulturak, Casares Irratiaren bitartez, irrati, soinu eta irudi ikastaro sorta zabala eskaintzen du Casares-Tomasene Kultur Etxean.
Ikastaro hauek, irrati, komunikazio eta soinua eta irudiaren diseinuaren arloetan bere trebakuntza hasi nahi dutenei daude zuzenduak.
Eskaintzan diren ikastaroak:
- Irrati programak.
- Musika eta soinua ordenadorez.
- Komunikazio grafikoa eta bideobloga.
- Irratiaren ezagutza nahikoa baduzu, zure irratsaioa egin eta emititzeko aukera ere baduzu.
Honen inguruko interesa baduzu, Gazte informazio gunean esku orriak dauzkagu edo www.casaresirratia.com web gunean begiratu dezakezu ikastaroen egutegi, prezio,…
Matrikulazio epea: irailaren 8tik urriaren 24a bitarte.
Mugikortasun iraunkorraren astea 2008
Gaurtik hasita Irailaren 22rarte, Mugikortasun iraukorraren astea ospatuko da Oarsoaldean.
Aurtengo leloa: “Aire garbia denontzat”Â
                                                      
Antolatutako ekintzen artean:
- Bizikletan ibiltzeko ikastaroak (irailak 15-25)
-Â Eskualdeko bizikleta martxa (Irailak 21)
- Modu eraginkorrean gidatzeko ikastaroak
- Oinbusa Oiartzunen.
Eta Irailaren 22an, autorik gabeko eguna.
Parte hartzeko gonbita zabalduta dago!                                    Â
Donostiako 56. Nazioarteko Zinemaldirako sarreren salmenta
Bihar, Irailak 14, goizeko 9.00etatik aurrera zinemaldian parte hartzeko sarrerak erosi ditzazkezu!!!
Kursaal Elkarguneko leihatiletan, servikutxan, telekutxan (943 00 12 00 telefonora deituz) edo internetez sansebastianfestibal.com edo kutxa.net web guneetan.
Deskotuak:Â 10 sarrera edo gehiago erostean %20eko deskontua egingo da eta gaztekutxa txartela, kutxa-donostia eta gazte txartelarekin ordainduz gero, ohiko sarrera baten gaineko %10eko deskontua egingo da
EHUko 2008-09 ikasturteko automatrikula
Unibertsitateko lehenengo mailatik gorako ikasleen automatrikula egiteko epea, Irailaren 15etik 26ra izango da, bi egunak barne.
Hitzordua jakiteko jakinarazpena EHUko web gunean kontsultatu behar da.
Matrikula, unibertsitatean ahalbidetuko diren geletan edo internet bidez egin ahal izango dute ikasleek.
Ikasturtea zein egunetan hasiko den oraindik ere ez badakizu, kontsulta ezazu!
Aisialdi eskaintza!!!
LH 1.go mailatik LH 6.maila bitartean bazaude eta Oiartzuarra bazara, aisialdi eskaintzan parte hartzeko aukera duzu Irailaren 29tik aurrera!
                                  Â
(07/08 ikasturtean aisialdi eskaintzan ihauterietan egindako mozorro festako argazkia)
Ordutegia: Astelehenetik – ostiralera: 16.30 – 19.30
Lekua: Donibane kalea (liburutegi ondoan)
Zerbitzuaren kuota: kurtsoko 27 €
Ordainketa: Euskadiko Kutxa/ Caja Laboral- eko 3035 0126 60 12600 40520 zenbakian , (haurraren izenean).
Izen ematea: Irailaren 12tik aurrera
Izen emateko moduak:
    – Gazte Informazio bulegoan: astelehenetik ostiralera 17.30-19.30
                                                                  larunbatetan: 10.30-13.30
    – Pixka bat beherago aurkituko duzun izen emate orria eta ordain agiria gazteinfo@oiartzun.org helbidera bidaliz.
Izen emate orria (elebidunean)
OHARRA:
- Izen ematea egiteko garaian, inskripzio orriarekin batera ordain agiria eramatea beharrezkoa da osterantzean ez da izen ematea onartuko.
Lan eskaintza
Neguan eski estazioren batean lana egitea gustatuko litzaizuke??
                                                           ![]()
2008/09 denboraldian Cerler, Formigal, Javalambre, Panticosa eta Valdelinares eski estazioetan lan egitea gustatuko balitzaizuke Aramon webgunean zure kurrikuluma zintzilikatu dezakezu.
Beste hauetan ere baduzu aukera lan eskaintzetan izena emateko: Astun , Masella ,
Udako igerilekuen itxiera!
Naiz eta oraindik horrela ez izan, uda bukatu dela esan dezakegu, datorren ostiralean, Irailak 12an, udako igerilekuak itxiko dituzte.
                                                                   ![]()
Puzgarri eta jolasekin disfrutatuz arratsaldea pasatzeko aukera duzu.
Eguraldiak laguntzen ez badu, Elorsoro kiroldegian egingo dute festa, arratsaldeko 16.00etatik 18.00etara bitartean.
Ez galdu azkeneko bainua emateko aukera!
Hezkide eskolako 2008-2009 ikastaroen programa
Hezkide eskolak eskaintzen dituen ikastaroak:
- Haur eta gazteen astialdirako begiralea.
-Â Haur eta gazteen astialdirako zuzendaria.
- Fede hezitzaileen ikastaroa.
- Adineko pertsonentzat erlajazio teknikak.
- Aterpe pisuko eskuhartze hezitzailea.
- Nola erlazionatu eritasun mentala pairatzen duten pertsonekin. Lan estrategiak.
Ikastaro bakoitzaren matrikulazio epeak, baldintzak, ikastaro egunak, etabar, ondorengo estekan ikusi ditzazkezu.
Helduen tailerra
Oiartzungo emakumeen taldeak, udalaren laguntzarekin, 08/09 ikasturterako antolatu dituen tailerren zerrenda argitaratu du.
Ikasturte osoko tailerrak eta hiru hilabetekoak izan daitezke.
Kurtsoaren prezioa 50€koa da Oiartzuarrentzat eta 62€koa Oiartzunen bizi ez direnentzat.
Hiru hilabeteko ikastaroak 30€ Oiartzuarrentzat eta 35€ Oiartzunen bizi ez direnentzat.
Izen emateko epea: irailaren 1etik 13ra izango da, Liburutegiko sarreran:
- Goizez: 11etatik 13etara
- Arratsaldez: 17etatik 19etara.
Bukatu dira oporrak!
Egutegiari begirada bat eta…
                                                             
                                                                                                  lanean hasteko eguna!
Gazte Informazio Guneak hasi du bere ikasturte berria.
Berriz ere zure eskura izango dituzu, oposaketa, beka, lan eskaintza, ikasketak, irteerak,… inguruko informazioa.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 17.30-19.30
Larunbatetan: 10.30-13.30
Helbidea:
Kontzejuerreka 2
Posta elektronikoa:
Telefonoa:
943 49 11 05
Etiketen hodeia
2011 aholkularitza argazki Arragua bizardia doneztebe plaza doneztebe plazan eguna elorsoro emaitzak ergoien eskalada eskola europa facebook futbito Gazte Forua ginkana Girizia gurutze ikastaroa ipuin izen ematea Jolasak kale ekintzak kirola kiroldegia kontaketa lan lana lehiaketa ludoteka MAHAI JOLASAK oharrak oiartzun puzgarriak sarrerak tailerrak txapelketa txokolatada Udalekuak udalekuak oharrak xanixtebanak zazpikoloroa zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Facebook-en
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra





