Oiartzun

Gazteria eta Kirola

  • URTARRILAK 25, 16:30ean EMOZIOEKIN DANTZAN!

    Datorren larunbata, urtarrilak 25 arratsaldeko 16:30ean Abaraxkan, emozioekin dantzan ibiliko gara. Emozioak zer diren, momentu desberdinetan nola sentitzen garen,... dantza, laburmetrai eta jolasen bidez galdera hauen erantzuna aurkituko dugu. Animatu parte hartzera!

  • URTARRILAK 18, 16:30EAN “HERRIA EZAGUTZEN” GINKANA!

    Larunbata honetan, urtarrilak 18, arratsaldeko 16:30ean Abaraxka ludotekan elkartu, talde desberdinetan antolatu eta "Herria ezagutzen" Ginkana egingo dugu plaza inguruan. Animatu parte hartzera!!!

  • URTARRILAK 16: ABARAXKA KANTUZ

    Ostegun honetan, urtarrilak 16, Abaraxka kantuz kantaldia izango dugu ludotekan, 17:00etan hasita. Animatu!

  • URTARRILAK 11: MAHAI-JOLAS ARRATSALDEA

    Larunbat honetan, urtarrilak 11, mahai-jolas arratsaldea izango dugu ludotekan, 16:30ean hasita. Nahi baduzu etxetik ekarri dezakezu gurekin partekatu nahi duzun mahai-jolasa. Animatu!

URTARRILAK 13, KAINABERAK MOZTERA!

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

LARUNBATA HONETAN, HILAK 13A, ARRATSALDEKO 16:00TAN DONEZTEBE PLAZAN ELKARTU ETA KAINABERAK MOZTU ETA BILTZERA JOANGO GARA. ANIMATU PARTE HARTZERA!

Continue

Urte berri on!! Berriz ere martxan gara eskola kirolean. Asteburu honetan partidak izango ditugu Oarsoaldeako instalakuntzetan banatuak. Gozatu kirolaz!  

Continue

Urtarrilak 3: kantu merienda.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

NOIZ: Urtarrilak 3, ORDUA: 17:OOetan LEKUA:Abaraxka Ludotekan        

Continue

Urtarrilak 2: Nepal ezagutzen

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Ludotekako hezitzailea den Garazik Nepalera egindako bidaiaz hitz egingo digu Abaraxka Ludotekan arratsaldeko 17:00etan.  

Continue

Abaraxka ludotekako abenduako bideoa.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Aurtengo urtea ere ederki bukatu dugu!!!! 2018an ere jolasean hezitzen gozatzeko asmoz. https://youtu.be/FjtW8t-UDj4

Continue

Abenduak 29an, arratsaldeko 17:00etan Doneztebe plazan. Familientzako jolas saio musikatua Etorri, abestu, dantzatu, jolastu eta gozatu.  

Continue

Abenduak 28: zentzumen jolasak.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Zeinu hizkuntza. Itsu jolasak. Zentzumen dominoak. Hau dena eta gehiago: Abenduak 28, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Abaraxka ludotekan.  

Continue

Abenduak 27: zirko eta oreka jolasak

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Orekarekin jolastu nahi? Zatoz Abaraxkara Abenduak 27an arratsaldeko 17:00etan. Diaboloka, piti potoak, slackline, zankoak, deabru makilak.... Zirkoa dator Abaraxkara!

Continue

Abenduak 26: erromeria eta taloak

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Abenduak 26, Xanixteban eguna Oiartzunen, Abaraxka eta Soinuenea Herri musikaren txokoak antolatuta, arratsaldeko 17:00etatik aurrera erromeria eta taloak Doneztebe plazan  

Continue

Gabon opor hauetan ekintza ugari izango ditugu Oiartzungoa herrian umeentzat: taloak, jolasak, ikuskizunak, puzgarriak...  

Continue

Jolas eta jostailuen eskutik sentimendu eta oroitzapenen mundura salto egin dugu. Garai bateko zibotak bailiran bezala emozioak dantzan izan dira herriko aiton amonen altzoan. Poza, algara, irribarra…zenbat  jauzi eman dituzten hauen bizipenek.... Gehiago jakin nahi? jarraitu irakurtzen: KLIK hemen. Haziak eta Torri Gukin egitasmoak elkarrekin antolatutako ekimena izan da hau.

Continue

Paperezko ametsak: Auzolana Laboren.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

  Paperezko ametsak beste urrats emateko prest: PAPEREZKO AMETSEN TXOKOA Laboren, auzolanean eta Plasmakoen parte hartzearekin.

Continue

Abaraxkako kamisetak nahi?

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Abaraxkako erletxo hiztunen kamisetak ditugu salgai. Helburua dirurik ateratzea ez denez, guri kostatzen zaigun prezio berdinean jarri ditugu salgai, hau da 8 eurora. Kolore (horiak, beltzak eta txuriak) eta adin ezberdinentzat (hilabetetatik hasi eta 11 urte arte)  egin ditugu, Nahi izanez gero ludotekan  bertan eskatu ditzakezue.

Continue

Hostoak, enborrak, kortxoak, soka...zertarako? GABON APAINGARRIAK sortzeko? Abaraxka Ludotekan, abenduak 16ean arratsaldeko 16:30etatik aurrera

Continue

Asteburu honetan urteko eskola kiroleko partidak izango ditugu. Gozatu kirolaz eta gozatu gabonaz

Continue
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa